XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Musika gelan gaude.

Beethoven-en, bibolina eta orkestrarako Re Maior edo Nagusiko kontzertuaren musika gaia solfeatu eta flautak prestatuz jo egingo dugu.

Ondoren musika entzunaldia egingo dugu.

Kontzertua hastera doa...

Musikari batek jasan lezakeen gaixotasunik handiena izan zuen: gorreria.

BEETHOVEN (1770-1827)

Jakina da Beethoven oso musikari ospetsua zela.

Bere izena mundu guztian da ezaguna.

Behin batean Alemaniako herri batean, kaleetan zehar aurrera zihoala, jateko gogoa sentitu zuen.

Sartu da ostatu batean eta jatekoa eskatu du.

Baina une horretan bertan inspirazioa etorri zaio eta paper bat atereaz, notak idazten hasi da.

Bukatu duenean zerbitzariari kontua eskatu dio: Zenbat da kontua?

-Ezer ez, erantzuten dio.

-Ezer ez duzu hartu eta.

-Ez da egia izango?

-Bai, halaxe da.

-Orduan ekarri jatekoa.

-Hainbat eta gogo gehiagoz jango dut eta.

Ez zitzaion gaizki etorri distrazio hura!